XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Energiaren kontserbazio-printzipioa

Zeren arabera aldatuko da gorputz baten energia potentzial grabitatorioa?.

Energia potentzial grabitatorioaren espresioa hau da: .

Joule-tan ematen da, masa kg-tan eta altuera m-tan badatoz.

Egiazta ezazu harriak Peruren sorbaldaren gainean daukan energia potentziala eta lehen kalkulatu duzun Peruren lana berdinak direla.

Plano inklinatua aztertzean esan dugunez, gorputz bat altxatzean lan berdina egiten da oholak erabiliz (plano inklinatua) ala zuzenean igota.

Egiazta ezazu hori bi kasuetan energi aldaketak kalkulatuz.

Zuk zer uste duzu, egoeraz aldatzean, desplazatzean, etab. gorputzek duten energia kontserbatu egiten dela ala ez?.

Eman itzazu horren aldeko eta kontrako arrazoiak, hau da, esan ezazu zein kasutan kontserbatzen den eta zein kasutan ez.

Saia gaitezen energiaren kontserbazioa adibide hauetan aztertzen.

Irudiko penduluak oszilazioak egiten dituenean, etengabe ari da energia aldatzen, energia potentzialetik zinetikora eta alderantziz.

Noiz da energia potentziala maximoa?.

Eta zinetikoa?.

Azal itzazu era berean, gertatutako energi aldaketak adibide hauetan: a. Saskibaloi-baloia igotzen ari den bitartean, partiduari hasiera emateko arbitroak botata.

b. Kotxeak frenatzen duenean.

c. Bilar-bola malguki baten kontra bota eta hau konprimatzen duenean.

Energia kontserbatzen den ala ez ikusteko, energia potentzial eta zinetikoen aldaketak hurrengo praktikan neurtuko ditugu.